XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Esku artean hartu zuen.
Bere aitonak behin eman zion eraztun magikoa zen; aitonak, bestalde, bere aitonaren aitonarengandik oinordekotzan jasoa zuen eraztuna.
Formula magiko bat erabiliz gero bere jabea berak nahi zuen animalian itxuralda zitekeen, baina baldintza bakarrarekin:
Hartu zuen, bada, eraztun magikoa ezkerrarekin, eta diz-diz egiten zuen, su artifizialetako izartxoek bezala.
Begien pareraino jaso zuen eta formula magikoa esaten hasi zen:
Hori esan eta segituan Zeynel txori bihurtu zen, uso handi baten tamainakoa.